XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Argia, musika eta uraAtzo gabean Zuloaga enparantzan jarritako
Iturri hau egunero izango da ikusgai bi saioetan, gaueko 9`30etan eta 12etan hain zuzen ere.
Hogeitabat ur-bonba berezi, 26 argi eta kilometro bat kable erabili behar dira argi eta urezko espektakulu hau eskeintzeko.
Guzti hau Klaus Ehrhard-ek mugitzen du kontrol mahaia batetan, bozgoragailuetatik musika ateratzen den bitartean.
Guztira, 10.000 litro ur mugitzen dira 20 metrotako luzeera duen piszina baten gainean, hauetako 8 mila gora bidaltzen direlarik figura ezberdin batzu egiteko, beti musikaren erritmoari jarraituz eta kolorezko argiek margoturik.
Lortzen den espektakulua artifiziozko suen bidez lortzen denaren antzekoa izaten da, kasu honetan musikarekin loturik egonez, ez traken zaratarekin.
Donostian aurkeztutako iturri honen neurriak ez dira standar, Ehrard-ek aipatu duenez, piszinaren luzeera eta egitura alda daiteke lekua eta batek egin nahi duenaren arabera.
Zuloaga enparantzan ikus daiteken iturria lehengo aldiz ekarri da Estatura, lehen Dancind Waters International entrepresak berak antzeko saio bat aurkeztu zuen Bartzelonan, baina garai hartan ez zuten orain egiten dutena eskeintzen.
Entrepresa hau Europan zehar ibiltzen da argi eta ur saio hau eskeintzen, orain Dinamarkatik etorri berria dugu, baina beste leku askotan ere egon da
Telebistan eta abeslari famatu batzuen
Ez zaio lanik falta alemaniar talde honi; orain, Donostian bukatu bezain laster Bretaina Handira joango dira, geroxeago
Kontrol mahaitik tresna guztiak erabiltzeko pertsona bat, baino ez bada behar, bostpasei langile mugitzen dira espektakulu honen inguruan guztia prest egon dadin.
Mantenimendua nahiko
Honelako lehenengo iturria duela hogei ta zazpi urte aurkeztu zen Berlingo Industri
Klaus Ehrhardt-ek 1972tik eramaten du bere